GipuzkoaTour Magazine

Bilbao Bizkaia Tour

Bisitarien artean Bizkaia sustatuz

Bizkaia Tour, Bizkaia sustatzeko lanean diharduen enpresa da. Horretarako, bisitarien artean gure onena ezagutzera ematen dugu, hainbat formatu eta euskarrietan. Zalantzarik gabe, azken urteetan gure Lurraldean gehien hazi den sektore ekonomikoa da.

Besteak beste, merkataritza, gastronomia, gertakizunak, ibilbideak, txangoak, kultura-jarduerak eta –ondarea, eta gure tradizioak erakusten dizkiegu Bizkaiara oporretan edo negozioak egitera datozen bisitariei.


Bilbao Bizkaia Tour Magazine

Aisialdia, merkataritza, gastronomia eta turismoa, 2009tik

Bilbao Bizkaia Tour Magazine kortesiazko aldizkari elebiduna da (gaztelera-ingelesa), eta hiruhilero Bizkaiako 3, 4 eta 5 izardun hoteletako geletan banatzen da. Hiruhilero editatzen da, Neguan (urtarrila), Udaberrian (apirila), Udan (uztaila) eta Udazkenean (urria), eta guztira 12.000 ale argitaratzen dira.

Bizkaiako 3, 4 eta 5 izardun hoteletako geletan.

Hiruhileko aldizkaria: Neguan (urtarrila), Udaberrian (apirila), Udan (uztaila) eta Udazkenean (urria).

Ale-kopurua: 8.000.

Aldizkari elebiduna (gaztelera-ingelesa).


Lurralde bakoitzeko aldizkari bat

Bisitari batzuek milaka kilometroko ibilbidea egiten dute guregana iristeko. Behin hemen, eta gure Lurraldea hain txikia izanik, dagoeneko ez dago distantziarik, mugarik edo hizkuntza desberdinik.

Gernikan ostatu hartu duenak goizean Bilboko Guggenheim Museoa bisita dezake, arratsaldean Donostian erosketak egin eta gauean Donibane Lohitzunen afaldu.

Horregatik, uste dugu beharrezkoa dela mugaz eta lurraldez gaindiko produktu bat eskaintzea, eta Gipuzkoa Tour, Alava-Araba Tour eta Pays Basque Tour aldizkariak ere editatzen ditugu.

Pays Basque Tour Magazine
ZA Jorlis, bâtiment l’Alliance
64600 Anglet (Francia)
Tel: (+33) 06 60 54 86 79
contact@phegam-communication.com

Alava-Araba Tour Magazine
Tel.: (+34) 640 583 867
info@alavatour.com
www.alavatour.com

Gipuzkoa Tour Magazine
C/ Prim, 12, 1º Izda.
20006 Donostia-Bilbao (Bizkaia)
Tel.: (+34) 943 47 32 02
info@gipuzkoatour.com
www.gipuzkoatour.com

↑ IGO