GipuzkoaTour Magazine

Ohiko galderak

Zer da Bilbao Bizkaia Tour?

Kortesiazko aldizkaria da, hiruhilero bisitariei beren egonaldian zehar egiteko duten aukeren inguruko informazioa eskaintzen diena. Aldizkarian planak, ibilbideak, gomendioak, gastronomia, erosketak, aisialdia, kultura edota jarduera-agenda aurkezten dira, besteak beste.

Aurkezpena asko zaintzen dugu, edukiak hainbat hizkuntzetan eskaintzen ditugu eta apustu grafiko argia egiten dugu. Bilbao Bizkaia Tour turistak Bizkaiara iristean irekitzen duten lehen leihoa da.

Lehen leiho horrek turistek egingo duten hainbat gauza baldintzatuko ditu, hala nola non jango duen, non/zer erosiko duen, zer ikusiko duen edota zein museo bisitatuko duen, besteak beste.

Zertarako jarri iragarkia Bilbao Bizkaia Tour aldizkarian?

  • Oporretan edo negozioak egitera datozen bisitariek nire denda edo jarduera ezagutzeko eta beren aurrekontuaren zati bat bertara bideratzeko. Bertako bezeroez gain, gero eta bisitari gehiago datoz Bilbao eta Bizkaiara, eta nire bezero izan daitezke. Aurten milioi bat bisitari baino gehiago izango dira.

Zergatik jarri iragarkia Bilbao Bizkaia Tour aldizkarian?

  • Alde handiz, turismoa delako Bizkaian gehien hazten ari den enpresa-jarduera. Egun BPGaren % 7 osatzen du. Egonaldien, bisitari kopuruen, bisitari bakoitzeko gastuen... datuek hori berresten dute. 2015ean Bizkaiara miloi bat pertsona baino gehiago etorriko direla aurreikusi da.
  • Normalean, turistak ez ditu bertako komunikabideak erabiltzen egingo dituen jarduerak erabakitzeko, eta ez du denbora ez eta gogorik flyer edo liburuxka mordoa gainean eramateko, ondoren non erosi edo jan, edo zer bisitatu erabakitzearren.
  • Beste eduki interesgarriekin batera, Bilbao Bizkaia Tourrek bisitariari zure dendaren inguruko informazio guztia argitalpen bakarrean, itxura erakargarrian, eta bisitatzen gaituen unera egokitua eskaintzen dio (udaberria, uda, udazkena eta negua).

Nork irakurtzen du Bilbao Bizkaia Tour?

Oporraldiak pasatzeko aukeratzen gaituen bezero mota eta Bilboko eta Bizkaiako 3, 4 eta 5 izardun hoteletan ostatu hartzen duten bisitariak direla kontuan hartuta, aldizkariaren irakurlea erdi mailakotzat edo maila altukotzat hartzen dugu, erosteko ahalmenari dagokionez. Bisitari-talde horren barruan, gero eta gehiago dira lan-arrazoiengatik (feriak, kongresuak, enpresa- eta merkataritza-jarduerak...) bisitatzen gaituzten sektore desberdinetako profesionalak.

Kalkuluen arabera, hotel mota horietan ostatu hartzen duen gure irakurle/bezero bakoitzak, batez beste, 150 €/egun gastatzen ditu bere egonaldian. Lan-arrazoiengatik edo negozioengatik etortzen direnak 350 €/egun gastatzen ditu. Gastu horiek gehienbat hiriko dendek eskaintzen dituzten gastronomian, aisialdian eta erosketetan egiten dira.

Jatorriaren arabera, bisitari gehienak Madril, Katalunia, Frantzia, Erresuma Batua, AEB eta Alemaniatik datoz. Azken aldian gero eta errusiar eta asiar gehiago datoz guregana.

Non banatzen da Bilbao Bizkaia Tour?

Bizkaiako eta Bilboko 3, 4 eta 5 izarduneko hoteletako geletan. Banaketa bermatua dago Bilbao Bizkaia Tour eta Destino Bilbao elkartearen arteko kolaborazioari esker.

Bilbao y Bizkaia: Hotel López de Haro - Hotel Carlton - Silken Gran Hotel Domine Bilbao - Hotel Miró - Hotel Ercilla - Hotel Hesperia Zubialde - Hotel Spa Husa Jardines de Albia - Hotel NH Villa de Bilbao - Hotel Embarcadero - Palacio Oriol - Hotel Hesperia Bilbao - Barceló Hotel Avenida - Hotel Silken Indautxu - Hotel Golf Palacio Urgoiti - Hotel Zenit Bilbao - Hotel Abando - Hotel Gran Bilbao - Hotel Sercotel Coliseo.

Noiz argitaratzen da Bilbao Bizkaia Tour?

Banaketa hiruhilekoaren hasieran egiten da. Horrek esan nahi du urtarrila, apirila, uztaila eta urriko lehen egunetan Bilbao Bizkaia Tour dagoeneko hoteletako geletan dagoela.

Nola jartzen dut iragarkia?

Oso erraza da.

Lehenik eta behin, jar zaitez harremanetan aldizkariarekin telefonoz 94 423 32 78 edo posta elektronikoz info@bilbaobizkaiatour.com. Donostiako bulegora ere gerturatu zaitezke: Iparraguirre 6, 1º izda. 48009 Bilbao.

Ondoren, aldizkariko merkataritza-taldeko kide bat zurekin lan egiteko izendatuko dugu, eta aldizkarian iragarkia jartzeko dituzun aukera desberdinen inguruan informazioa eta laguntza eskainiko dizu. Kontuan hartuko ditu zure jarduera, lehentasunak eta baliabide ekonomikoak. "Zure tamainako jantzia" proposatuko dizu.

Azken akordiora iritsi aurretik tarifak, lekuak, eskaintzak, argitalpen-datak, iragarki mota, deskontuak edota ordaintzeko moduari buruz hitz egingo duzue. Iragarkia aldizkarian argitaratu dadin, bezeroak idatziz onartu beharko du.

Kontratazioa ez badu zuzenean iragarleak egiten, baizik eta publizitate-agentzia batek edo komunikabide-zentral batek, azken horrek % 10eko komisioa izango du.

Zenbat kostatzen du iragarkia jartzea?

Zuk nahi haina.

Tarifak gure bezeroen baliabideetara eta interesetara egokitzen dira. Iragarkiak 300 €tik 2.200 € arte kosta dezake hiruhileko bakoitzean.

 

· Gomendatzen dugu: 300 €

· Orrialde 1/4: 400 €

· Orrialde 1/2: 600 €

· Publirreportaje - 2 Orrialde: 1.700 €

· Barruko Orria: 1.100 €

· Barruko Azala: 1.800 €

· Barruko Atzeko Azala: 1.500 €

· Atzeko Azala: 2.200 €

Nork egingo du nire iragarkia?

Bezeroak ez badu aurretik egindako iragarki edo sormenik, edota ez badu publizitate-agentzia baten zerbitzurik kontratatu, Bilbao Bizkaia Tourrek iragarki osoa egin dezake (irudiak, testuak, sormena...).

Iragarlearekin batera proposamenak, zirriborroak eta probak egingo dira amaierako iragarkia eskuratu arte. Inoiz ez dugu iragarkia argitaratuko, aurretik bezeroak idatziz onartu ez badu.

Zein dira iragarki neurriak?

Hona hemen iragarki-espazio desberdinen neurriak:

· Orri osoko iragarkia: 297 x 210 mm. (alde guztietan + 3 mm-ko koska).

· Orri 1/2ko iragarkia: 127 x 179 mm.

· Orri 1/4eko iragarkia, orriaren beheko aldean: 64 x 179 mm.

Dagoeneko iragarkia baduzu, bidali iezaguzu eta jarri zenbat neurtzen duen. Ez baduzu iragarkirik, guk diseinatuko dizugu eta prozesuan zehar laguntza eskainiko dizugu.

 

↑ IGO